Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 12:2-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Badaquiçue ecen Gentil içan çaretela, eta idola mutuén onduan guidatzen cineten beçala lasterca cinabiltzatela.

3. Halacotz iaquin eraciten drauçuet, ecen Iaincoaren Spirituaz minço denec batec-ere, eztuela erraiten Iesus maledictione dela: eta nehorc ecin derraqueela Iesus dela Iaun, Spiritu sainduaz baicen.

4. Eta dohainén differentiác badirade, baina Spiritu ber-bat da:

5. Administrationén differentiac-ere badirade: baina Iaun ber-bat:

6. Operationén differentiác-ere badirade: baina Iainco ber-bat da, ceinec eguiten baitu gucia gucietan.

7. Baina batbederari emaiten çayó spirituaren manifestationea probetchatzeco.

8. Ecen batari spirituaz emaiten çayó sapientiataco hitza, eta berceari eçagutzetaco hitza, spiritu beraren arauez:

9. Eta berceari fedea, Spiritu harçaz beraz: eta berceari sendatzeco dohainac Spiritu harçaz beraz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 12