Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 12:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dohain spiritualez den becembatean, anayeác, eztut nahi ignora deçaçuen.

2. Badaquiçue ecen Gentil içan çaretela, eta idola mutuén onduan guidatzen cineten beçala lasterca cinabiltzatela.

3. Halacotz iaquin eraciten drauçuet, ecen Iaincoaren Spirituaz minço denec batec-ere, eztuela erraiten Iesus maledictione dela: eta nehorc ecin derraqueela Iesus dela Iaun, Spiritu sainduaz baicen.

4. Eta dohainén differentiác badirade, baina Spiritu ber-bat da:

5. Administrationén differentiac-ere badirade: baina Iaun ber-bat:

6. Operationén differentiác-ere badirade: baina Iainco ber-bat da, ceinec eguiten baitu gucia gucietan.

7. Baina batbederari emaiten çayó spirituaren manifestationea probetchatzeco.

8. Ecen batari spirituaz emaiten çayó sapientiataco hitza, eta berceari eçagutzetaco hitza, spiritu beraren arauez:

9. Eta berceari fedea, Spiritu harçaz beraz: eta berceari sendatzeco dohainac Spiritu harçaz beraz.

10. Eta berceari, verthutén operationeac: eta berceari prophetiá: eta berceari, spirituen discretioneac: eta berceari, lengoagén diuersitateac: eta berceari, lengoagén interpretationea.

11. Baina gauça hauc guciac eguiten ditu, Spiritu bat harc eta berac, distribuituz hec particularqui batbederari, nahi duen beçala.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 12