8. Ecen guiçona ezta emaztetic, baina emaztea guiçonetic.
9. Ecen are ezta guiçona creatu içan emazteagatic, baina emaztea guiçonagatic.
10. Hunegatic vkaiteco du emazteac buruän seignalea suiectionetan dela, Aingueruäcgatic.
11. Guciagatic-ere ez guiçona emaztea gabe, ezeta emaztea guiçona gabe, gure Iaunean.
12. Ecen nola emaztea guiçonetic, baita, hala guiçona-ere emazteaz: baina gauça guciac Iaincoaganic.
13. Ceuroc baithan iugea eçaçue, Honest da emazteac estali gaberic Iaincoari othoitz daguion?
14. Ala naturác berac-ere etzaituztez iracasten ecen guiçonac adatsdun içatea desohore duela?
15. Baina emazteari adatsdun içatea gloria çayola? ceren adatsa estalguitzat eman içan baitzayó.