Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 11:7-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Ecen guiçonac eztu estali behar buruä, Iaincoaren imaginá eta gloriá denaz gueroz: baina emaztea, guiçonaren gloriá da.

8. Ecen guiçona ezta emaztetic, baina emaztea guiçonetic.

9. Ecen are ezta guiçona creatu içan emazteagatic, baina emaztea guiçonagatic.

10. Hunegatic vkaiteco du emazteac buruän seignalea suiectionetan dela, Aingueruäcgatic.

11. Guciagatic-ere ez guiçona emaztea gabe, ezeta emaztea guiçona gabe, gure Iaunean.

12. Ecen nola emaztea guiçonetic, baita, hala guiçona-ere emazteaz: baina gauça guciac Iaincoaganic.

13. Ceuroc baithan iugea eçaçue, Honest da emazteac estali gaberic Iaincoari othoitz daguion?

14. Ala naturác berac-ere etzaituztez iracasten ecen guiçonac adatsdun içatea desohore duela?

15. Baina emazteari adatsdun içatea gloria çayola? ceren adatsa estalguitzat eman içan baitzayó.

16. Eta baldin cembeitec iharduquiçale dela irudi badu, guc halaco costumaric eztugu, ez Iaincoaren Elicéc-ere.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 11