Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 11:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çareten ene imitaçale, ni-ere Christen beçala.

2. Bada laudatzen çaituztet, anayeác, ceren ene gauça guciez orhoit baitzarete, eta ceren eman drauzquiçuedan beçala, ordenançac eduquiten baitituçue.

3. Baina nahi dut daquiçuen, ecen guiçon guciaren buruä Christ dela: eta emaztearen buruä, guiçona: eta Christen buruä, Iaincoa.

4. Guiçon buruä estaliric othoitz eguiten, edo prophetizatzen duen guciac, desohoratzen du bere buruä.

5. Baina emazte buruä estali gaberic othoitz eguiten edo prophetizatzen duen guciac, desohoratzen du beré buruä: ecen hambat da nola arradatua baliz.

6. Ecen baldin estaltzen ezpada emaztea, motz-ere bedi: eta baldin deshonest bada emaztearen moztu edo arradatu içatea, estal bedi.

7. Ecen guiçonac eztu estali behar buruä, Iaincoaren imaginá eta gloriá denaz gueroz: baina emaztea, guiçonaren gloriá da.

8. Ecen guiçona ezta emaztetic, baina emaztea guiçonetic.

9. Ecen are ezta guiçona creatu içan emazteagatic, baina emaztea guiçonagatic.

10. Hunegatic vkaiteco du emazteac buruän seignalea suiectionetan dela, Aingueruäcgatic.

11. Guciagatic-ere ez guiçona emaztea gabe, ezeta emaztea guiçona gabe, gure Iaunean.

12. Ecen nola emaztea guiçonetic, baita, hala guiçona-ere emazteaz: baina gauça guciac Iaincoaganic.

13. Ceuroc baithan iugea eçaçue, Honest da emazteac estali gaberic Iaincoari othoitz daguion?

14. Ala naturác berac-ere etzaituztez iracasten ecen guiçonac adatsdun içatea desohore duela?

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 11