Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 10:7-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta etzareten idolatre, hetaric batzu leguez, scribatua den beçala, Iarri içan da populua iatera eta edatera, eta iaiqui içan dirade dostetara.

8. Eta ezteçagun paillarda, hetaric batzuc paillardatu vkan dutén beçala, eta hil içan baitirade egun batez hoguey eta hirur milla.

9. Eta ezteçagun tenta Christ, hetaric batzuc tentatu vkan dutén beçala, eta suguéz deseguin içan baitirade.

10. Eta ezteçaçuen murmura, hetaric batzuc murmuratu vkan dutén beçala, eta deseguin içan baitirade deseguileaz.

11. Eta gauça hauc gucioc exemplutan heltzen çaizten hæyr: eta scribatu içan dirade gure admonitionetan, ceinetara demborén finac heldu içan baitirade.

12. Hunegatic bada çutic dagoela vste duenac, beguira biu error eztadin.

13. Tentationec etzaituztez hartu humanoc baicen: eta fidal da Iaincoa, ceinec ezpaitu permettituren tenta çaitezten egar ahal deçaque çuen baino guehiagoz: baina emanen du tentationearequin batean ilkitbidea-ere sustenga ahal deçaçuençát.

14. Hunegatic, ene maiteác, ihes eguiçue idolatriatic.

15. Adituey beçala minço natzaiçue: ceuroc iugea eçaçue erraiten dudanaz.

16. Benedictionezco copa benedicatzen duguna, ezta Christen odolaren communionea? eta hausten dugun oguia ezta Christen gorputzaren communionea?

17. Ecen gu baicara anhitz, oguibat gara eta gorputzbat: ceren guciac ogui batetan participant baicara.

18. Ikussaçue Israel haraguiaren arauez dena: sacrificioac iaten dituztenac, eztirade aldarean participant?

19. Cer erraiten dut beraz? idola cerbait dela? edo idolari sacrificatu çayona, cerbait dela? ez.

20. Aitzitic diot, ecen Gentiléc sacrificatzen ditutzen gauçác, deabruey sacrificatzen drauztela, eta ez Iaincoari: eztut bada nahi çuec participant çareten deabruén.

21. Ecin Iaunaren copá edan deçaqueçue, eta deabruaren copá: ecin Iaunaren mahainean participant çaratezte: eta deabruén mahainean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 10