Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 10:10-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta ezteçaçuen murmura, hetaric batzuc murmuratu vkan dutén beçala, eta deseguin içan baitirade deseguileaz.

11. Eta gauça hauc gucioc exemplutan heltzen çaizten hæyr: eta scribatu içan dirade gure admonitionetan, ceinetara demborén finac heldu içan baitirade.

12. Hunegatic bada çutic dagoela vste duenac, beguira biu error eztadin.

13. Tentationec etzaituztez hartu humanoc baicen: eta fidal da Iaincoa, ceinec ezpaitu permettituren tenta çaitezten egar ahal deçaque çuen baino guehiagoz: baina emanen du tentationearequin batean ilkitbidea-ere sustenga ahal deçaçuençát.

14. Hunegatic, ene maiteác, ihes eguiçue idolatriatic.

15. Adituey beçala minço natzaiçue: ceuroc iugea eçaçue erraiten dudanaz.

16. Benedictionezco copa benedicatzen duguna, ezta Christen odolaren communionea? eta hausten dugun oguia ezta Christen gorputzaren communionea?

17. Ecen gu baicara anhitz, oguibat gara eta gorputzbat: ceren guciac ogui batetan participant baicara.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 10