Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 1:26-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Ecen badacussaçue çuen vocationea, anayéac, ecen etzaretela çuhurrac anhitz haraguiaren arauez, ez borthitzac anhitz, ez nobleac anhitz.

27. Baina munduco gauça erho diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát çuhurrac: eta munduco gauça flaccu diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát gauça borthitzac:

28. Eta munduco gauça noble eztiradenac, eta menospreciatuac elegitu vkan ditu Iaincoac, eta gauça eztiradenac, diradenac deseguin ditzançát

29. Glorifica eztadinçat haraguiric batre haren aitzinean.

30. Baina harenganic çuec çarete Iesus Christean, cein eguin içan baitzaicu Iaincoaz sapientia eta iustitia eta sanctificatione eta redemptione:

31. Scribatua den beçala, Gloriatzen dena, Iaunean gloria dadinçát.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 1