Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 1:17-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ecen eznau igorri Christec batheyatzera, baina euangelizatzera: ez hitzezco çuhurtziatan, Christen crutzea ezdeusetara eztadinçát.

18. Ecen crutzezco hitza, galtzen diradeney behinçát, erhogoa çaye: baina guri saluatzen garenoy, Iainçoaren verthute da.

19. Ecen scribatua da, Galduren dut çuhurren çuhurtziá, eta adituén adimendua kenduren dut.

20. Non da çuhurra? nonda Scriba? non da secula hunetaco disputaria? eztu erho eguin Iaincoac mundu hunetaco sapientia?

21. Ecen Iaincoaren sapientian munduac Iaincoa eçagutu eztuenaz gueroz haren sapientiatic, Iaincoaren placera içan da predicationearen erhogoaz sinhesten dutenén saluatzera.

22. Ecen Iuduac-ere signo esquez daude, eta Grecoéc sapientia bilhatzen duté:

23. Baina guçaz den becembatean predicatzen dugu Christ crucificatua, Iuduey behinçát scandalo, eta Grecoey erhogoa çayena.

24. Baina deithu diradeney hambat Iuduey nola Grecoey predicatzen drauegu Christ Iaincoaren verthutea eta Iaincoaren sapientiá.

25. Ecen Iaincoaren erhogoá guiçonac baino çuhurrago da: eta Iaincoaren flaqueçá guiçonac baino borthitzago da.

26. Ecen badacussaçue çuen vocationea, anayéac, ecen etzaretela çuhurrac anhitz haraguiaren arauez, ez borthitzac anhitz, ez nobleac anhitz.

27. Baina munduco gauça erho diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát çuhurrac: eta munduco gauça flaccu diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát gauça borthitzac:

28. Eta munduco gauça noble eztiradenac, eta menospreciatuac elegitu vkan ditu Iaincoac, eta gauça eztiradenac, diradenac deseguin ditzançát

29. Glorifica eztadinçat haraguiric batre haren aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 1