Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 1:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Paulec Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostolu içatera deithuac, eta gure anaye Sosthenesec,

2. Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Iesus Christez sanctificatuey, saindu içatera deithuey, Iesus Christ gure Iaunaren icena leku orotan inuocatzen duten guciequin, cein baita, hambat hayén nola gure Iaun:

3. Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.

4. Esquerrac emaiten drauzquiót neure Iaincoari bethi çueçaz, Iesus Christ Iaunean çuey eman içan çaiçuen Iaincoaren gratiagatic:

5. Ceren gauça gucietan abrastu içan baitzarete hartan, eloquentia eta eçagutze gucian:

6. Iesus Christen testimoniage çuetan confirmatu içan denaren araura:

7. Hala non ezpaitzarete falta eceinere dohainen, Iesus Christ gure Iaunaren reuelationearen beguira çaudetela.

8. Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat.

9. Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.

10. Bada othoitz eguiten drauçuet anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren icenaz, gauça berbat erran deçaçuen guciéc, eta eztén çuen artean targoaric: baina çareten iunctatuac adimendu batetan eta gogo batetan.

11. Ecen, ene anayeác, declaratu draudate çueçaz Chloes baithacoéc, ecen discordiác diradela çuen artean.

12. Bada haur diot, ecen çuetaric batbederac erraiten duela, Ni behinçát Paulen naiz, eta ni Apolloren, eta ni Cephasen, eta ni Christen.

13. Ala çathitua da Christ? Ala Paul crucificatu içan da çuengatic, edo Paulen icenean batheyatu içan çarete?

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 1