Itun Zaharra

Itun Berria

1 Joan 5:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Norc-ere sinhesten baitu ecen Iesus dela Christ hura Iaincoaganic iayoa da: eta norc-ere on baitaritzá engendratu duenari, on daritzá harenganic engendratu içan denari-ere.

2. Hunetan eçagutzen dugu ecen on dariztegula Iaincoaren haourrey, Iaincoari on daritzagunean, eta haren manamenduac beguiratzen ditugunean.

3. Ecen haur da Iaincoaren charitatea, haren manamenduac beguira ditzagun, eta haren manamenduac gaitzac eztirade.

4. Ecen cer-ere Iaincoaganic iayo baita, garaitzen çayo munduari: eta haur da victoria munduari garaithu çayona, gure fedea.

5. Nor da munduari garaitzen çayona, Iesus dela Iaincoaren Semea sinhesten duena baicen?

6. Haur da Iesus Christ vrez eta odolez ethorri içan dena: ez vrez solalnent, baina vrez eta odolez: eta Spiritua da testificatzen duena ecen Spiritua eguia dela.

7. Ecen hirur dirade testificatzen dutenac ceruän, Aita, Hitza, eta Spiritu saindua: eta hauc hirurac bat dirade.

8. Eta hirur dirade testificatzen dutenac lurrean, Spiritua eta vra eta odola: eta hirur hauc batetan dirade.

9. Baldin guiçonén testificationea recebitzen badugu Iaincoaren testificationea handiago da: ecen haur da Iaincoaren testificationea, cein testificatu vkan baitu bere Semeaz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Joan 5