Itun Zaharra

Itun Berria

1 Joan 4:16-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta guc eçagutu eta sinhetsi dugu Iaincoac guregana duen charitatea. Iaincoa charitate da: eta charitatean egoiten dena, Iainco baithan egoiten da, eta Iaincoa hura baithan.

17. Huneçaz complitu içan da charitatea guregana, iudicioco egunean segurança dugunçát, ceren hura den beçalaco baicara gu-ere mundu hunetan.

18. Beldurric ezta charitatean: aitzitic charitate perfectoac campora egoizten du beldurra: ecen beldurrac tormenta du: eta beldur dena ezta complitua charitatean.

19. Guc hari on daritzagu, ceren harc lehenic onhetsi baiquaitu gu.

20. Baldin nehorc erran badeça, Maite dut Iaincoa: eta bere anayeari gaitz badaritza: gueçurti da: ecen bere anaye dacussana maite eztuenac, ikusten eztuen Iaincoa nola maite ahal duque?

21. Eta manamendu haur dugu harenganic, Iaincoa maite duenac, maite duen bere anayea-ere.

Irakurri kapitulu osoa 1 Joan 4