Itun Zaharra

Itun Berria

1 Joan 4:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Maiteác, spiritu gucia ezteçaçuela sinhets, baina phorogaitzaçue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri içan dirade mundura.

2. Hunetan eçagut eçaçue Iaincoaren Spiritua. Iesus Christ haraguitara ethorri dela confessatzen duen spiritu gucia, Iaincoaganic da.

3. Eta cein-ere spirituc ezpaitu confessatzen Iesus Christ haraguitara ethorri içan dela hura ezta Iaincoaganic: eta halaco spiritua Antechristena da, ceinez minçatzen ençun vkan baituçue, ecen ethorteco dela, eta ia orain munduan da.

4. Haourtoác, çuec Iaincoaganic çarete, eta garaithu çaizte hæy: ecen handiago da çuetan dena, ecen ez munduan dena.

5. Hec mundutic dirade, halacotz munduaz minço dirade, eta mundua hæy behatzen çaye.

6. Gu Iaincoaganic gara: Iaincoa eçagutzen duena, guri behatzen çaicu: Iaincoaganic eztena guri etzaicu behatzen: hunetan eçagutzen dugu eguiazco Spiritua, eta errorezco spiritua.

7. Maiteác, elkarri on eritzi dieçogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta eçagutzen du Iaincoa.

Irakurri kapitulu osoa 1 Joan 4