Itun Zaharra

Itun Berria

1 Joan 3:10-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Hunetan agueri dirade Iaincoaren haourrac eta deabruaren haourrac: norc-ere iustitia ezpaitu eguiten, eta ezpaitu bere anayea onhesten hura ezta Iaincoaganic.

11. Ecen haur da hatseandanic ençun vkan duçuen mandatalgoá, Elkarri on eritzi dieçogun.

12. Ez Cainec beçala, cein baitzén Gaichtoaganic, eta ceinec hil baitzuen bere anayea. Eta cergatic hil vkan çuen? ceren haren obrác gaichto baitziraden, eta haren anayearenac iusto.

13. Ene anayeác, ezteçaçuela mirets baldin çuey gaitz badaritzue munduac.

14. Guc badaquigu ecen iragan garela heriotic vicitzera, ecen on dariztegu anayey: anayeari on eztaritzana, herioan dago.

15. Norc-ere gaitz baitaritza bere anayeri hura guicerhaile da: eta badaquiçue guicerhailec batec-ere eztuela vicitze eternal bere baithan dagoena.

16. Hunetan eçagutu vkan dugu charitatea, ceren harc bere vicia guregatic eçarri vkan baitu, guc-ere beraz gure viciac anayeacgatic eçarri behar ditugu.

17. Bada norc vkanen baituque munduco onetaric, eta ikussiren baituque haren anayeac necessitate duqueela eta ertsiren baitrautza bere halsarrac, nolatan Iaincoaren charitatea egoiten da hura baithan?

18. Ene haourtoác, ezteçagula on eritzi hitzez ezeta mihiz, baina obraz eta eguiaz:

19. Eta hunetan eçagutzen dugu ecen eguiatic garela, eta haren aitzinean seguraturen ditugu gure bihotzac.

20. Ecen baldin condemna baguitza gure bihotzac, handiago da Iaincoa gure bihotza baino, eta eçagutzen ditu gauça guciac.

21. Maiteác, baldin gure bihotzac condemnatzen ezpagaitu, segurança dugu Iaincoa baithan.

22. Eta ceren-ere esca bagaitez, recebitzen dugu harenganic: ecen haren manamenduac beguiratzen ditugu, eta haren aitzinean placént diraden gauçác eguiten ditugu.

23. Eta haur da haren manamendua, Sinhets deçagun Iesus Christ haren Semearen icenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman dracun beçala.

Irakurri kapitulu osoa 1 Joan 3