Itun Zaharra

Itun Berria

1 Joan 3:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ikussaçue nolaco charitatea guri eman draucun Aitac, baita, Iaincoaren haur deitha gaitecen: halacotz munduac ezgaitu eçagutzen, ceren ezpaitu hura eçagutzen.

2. Maiteác, orain Iaincoaren haour gara, baina oraino ezta aguertu içanen garena: badaquigu ordea ecen hura aguer dadinean, hura irudico dugula: ecen den beçala ikussiren duquegu hura.

3. Eta norc-ere sperança haur baitu hura baithan, purificatzen du bere buruä, hura-ere pur den beçala.

4. Norc-ere bekatu eguiten baitu, Leguearen contra-ere eguiten du: eta bekatua da Leguearen contra dena.

5. Eta badaquiçue ecen hura aguertu içan dela gure bekatuac ken litzançát, eta bekaturic hura baithan eztela.

6. Hura baithan egoiten denec eztu bekaturic eguiten: norc-ere bekatu eguiten baitu, eztu ikussi hura, eta eztu eçagutu hura.

7. Haourtoác, nehorc seduci etzaitzatela: iustitia eguiten duena, iusto da, hura iusto den beçala.

8. Bekatu eguiten duena, deabruaganic da: ecen hatseandanic deabruac bekatu eguiten du: hunetacotz aguertu içan da Iaincoaren Semea, deseguin litzançát deabruaren obrác.

9. Nor-ere iayo içan baita Iaincoaganic, harc bekaturic eztu eguiten: ecen haren hacia haina baithan dago, eta ecin daidi bekaturic, ceren Iaincoaganic iayo içan baita.

10. Hunetan agueri dirade Iaincoaren haourrac eta deabruaren haourrac: norc-ere iustitia ezpaitu eguiten, eta ezpaitu bere anayea onhesten hura ezta Iaincoaganic.

11. Ecen haur da hatseandanic ençun vkan duçuen mandatalgoá, Elkarri on eritzi dieçogun.

Irakurri kapitulu osoa 1 Joan 3