Itun Zaharra

Itun Berria

1 Joan 1:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. (Ecen vicitzea manifestatu içan da, eta ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu eta denuntiatzen drauçuegu vicitze eternala, cein baitzén Aita baithan, eta aguertu içan baitzaicu.)

3. Eta ikussi eta ençun vkan duguna, diot, denuntiatzen drauçuegula, cuec-ere communione duçuençát gurequin, eta gure communionea da Aitarequin eta Iesus Christ haren Semearequin.

4. Eta gauça hauc scribatzen drauzquiçuegu çuen bozcarioa compli dadinçát.

5. Haur da bada harenganic ençun vkan dugun mandatalgoa eta denuntiátzen drauçueguna, Ecen Iaincoa dela arguia, eta ilhumberic batre hura baithan eztela.

6. Baldin erran badeçagu ecen communione dugula harequin, eta ilhumbean bagabiltza, gueçurra erraiten dugu, eta eztugu eguiten eguiá.

7. Baina baldin arguian bagabiltza, hura arguian den beçala, communione dugu elkarrequin harequin batean, eta Iesus Christ haren Semearen odolac purgatzen gaitu bekatu orotaric.

8. Baldin erran badeçagu ecen bekaturic eztugula, gure buruäc seducitzen ditugu, eta eguiá gutan ezta.

9. Baldin confessa baditzagu gure bekatuac, fidel da eta iusto, guri gure bekatuén barkatzeco, eta iniquitate orotaric gure purgatzeco.

10. Baldin erran badeçagu ecen eztugula bekaturic eguin: gueçurti eguiten dugu hura, eta haren hitza ezta gutan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Joan 1