Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 33:31-45 Elizen Arteko Biblia (EAB)

31. Moserotetik Bene-Jaakanera;

32. Bene-Jaakanetik Hor-Gidgadera;

33. Hor-Gidgadetik Jotbatara;

34. Jotbatatik Abronara;

35. Abronatik Etzion-Geberrera,

36. eta Etzion-Geberretik Tzin basamortura, hau da, Kadexera;

37. Kadexetik abiaturik Edom lurraldeko mugan dagoen Hor mendian etxolatu ziren hurrengo.

38. Aaron apaiza Hor mendira igo zen Jaunaren aginduz eta bertan hil zen, israeldarrak Egiptotik irten eta berrogei urtera, bosgarren hilaren lehen egunean.

39. Ehun eta hogeita hiru urte zituen Aaronek Hor mendian hil zenean.

40. Orduan jakin zuen Kanaango Negeven bizi zen Aradeko kanaandar erregeak israeldarren etorreraren berri.

41. Israeldarrak, Hor menditik abiaturik, Tzalmonara iritsi ziren;

42. Tzalmonatik Punonera;

43. Punonetik Obotera;

44. Obotetik Moabeko mugaldean dagoen Iie-Abarimera;

45. Iie-Abarimdik Dibon-Gadera;

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 33