Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 32:13-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Haserre-sutan jarri zen Jauna orduan Israelen aurka, eta berrogei urtez harat-honat erabili zuen herria basamortuan, Jaunak atsegin ez zuena egin zuen belaunaldi hura guztia hil arte.

14. Eta orain zuek, bekatari-kumeok, zeuen arbasoen bidea hartzen duzue, Jaunaren haserre-sua Israelen aurka areago suspertzeko.

15. Izan ere, Jaunarengandik aldentzen bazarete, are gehiago luzatuko dio hark Israeli basamortuko egonaldia, eta, orduan, zuek izango zarete herri osoaren hondamendiaren erantzule.

16. Gad eta Rubenen leinuetako gizonek esan zioten Moisesi:—Artegiak eraikiko ditugu hemen artaldeentzat eta hiriak familientzat,

17. eta geu, armak harturik, beste israeldarren aurretik joango gara lehian, berena izango duten tokira sartu arte. Bitartean, gure familiak hiri gotortuetan geldituko dira, bertako biztanleengandik babesturik.

18. Ez gara etxera itzuliko, israeldar bakoitza bere ondarearen jabe egin arte.

19. Baina ez dugu parterik izango Jordanez beste aldeko lur-banaketan, guri dagokigun ondarea Jordanez alde honetan, ekialdean, baitaukagu.

20. Moisesek esan zien:—Egizue agindu duzuena: hartu armak Jaunaren agindura borrokatzeko;

21. igaro dezatela zuen gizon armatu guztiek Jordan ibaia Jaunaren agindura eta gelditu han, Jaunak bere etsaiak handik bota arte;

22. horrela bada, eta Jaunaren laguntzaz lurraldea menderatu baino lehen itzultzen ez bazarete, ez duzue inolako errurik izango, ez Jaunaren, ez Israelen aurrean, eta lurralde hau zeuen jabetza izango duzue, Jaunaren oniritziaz.

23. Baina, horrela ez baduzue jokatzen, bekatu eginen duzue Jaunaren aurka, eta jakin ez diozuela zigorrari ihes egingo.

24. Eraiki, bada, hiriak zeuen familientzat eta artegiak artaldeentzat. Baina eutsi emandako hitzari.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 32