Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 31:39-54 Elizen Arteko Biblia (EAB)

39. astoak 30.500 (Jaunari zegozkionak 61 buru)

40. eta 16.000 pertsona (Jaunari zegozkionak 32).

41. Moisesek Eleazar apaizari eman zizkion Jaunarentzat eskaintza gisa bereizitakoak, Jaunak agindu bezala.

42. Beste erdi-partea, israeldarrei banatzeko Moisesek guda-harrapakinetatik bereizia,

43. hauxe zen: ardiak 337.500,

44. behiak 36.000,

45. astoak 30.500,

46. eta 16.000 pertsona.

47. Israeldarrei zegokien zatitik, gizaki eta abere-mota bakoitzetik berrogeita hamarreko bat bereizi zuen, eta Jaunaren egoitzako zerbitzuaz arduratzen ziren lebitarrei eman zien, Jaunak agindu bezala.

48. Gudarosteko taldeburuek Moisesengana joan

49. eta esan zioten: «Zure zerbitzariok geure agindupean geneuzkan soldaduen kontua atera dugu eta ez zaigu inor ere falta.

50. Horregatik, bizirik atera gaituelako, Jaunari eman nahi dizkiogu oparitzat nork beretzat eskuratu dituen urrezko bitxiak: eraztun, eskumuturreko, besoko eta belarritakoak».

51. Moisesek eta Eleazar apaizak urre landuzko bitxiak jaso zituzten.

52. Gudarosteko taldeburuek Jaunari oparitzat eskainitako urreak ehun eta hirurogeita hamar kilo pisatzen zuen gutxi gorabehera.

53. Bitxiok soldaduek guduan nork beretzat harrapatuak ziren.

54. Moisesek eta Eleazar apaizak, bada, gudarosteko taldeburuengandik urrea jaso eta elkarketa-etxolara eraman zuten, Jaunak israeldarrak gogoan izan zitzan.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 31