Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 31:34-49 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. eta astoak 61.000;

35. gizakiak, berriz, hau da, neskatxa birjinak, 32.000 guztira.

36. Guduan izandakoei zegokien erdi-partea hauxe zen: ardiak 337.500

37. (Jaunari zegozkionak 675 buru),

38. behiak 36.000 (Jaunari zegozkionak 72 buru),

39. astoak 30.500 (Jaunari zegozkionak 61 buru)

40. eta 16.000 pertsona (Jaunari zegozkionak 32).

41. Moisesek Eleazar apaizari eman zizkion Jaunarentzat eskaintza gisa bereizitakoak, Jaunak agindu bezala.

42. Beste erdi-partea, israeldarrei banatzeko Moisesek guda-harrapakinetatik bereizia,

43. hauxe zen: ardiak 337.500,

44. behiak 36.000,

45. astoak 30.500,

46. eta 16.000 pertsona.

47. Israeldarrei zegokien zatitik, gizaki eta abere-mota bakoitzetik berrogeita hamarreko bat bereizi zuen, eta Jaunaren egoitzako zerbitzuaz arduratzen ziren lebitarrei eman zien, Jaunak agindu bezala.

48. Gudarosteko taldeburuek Moisesengana joan

49. eta esan zioten: «Zure zerbitzariok geure agindupean geneuzkan soldaduen kontua atera dugu eta ez zaigu inor ere falta.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 31