Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 30:3-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. «Jaunari eginiko botoz nahiz edozein zin-hitzez bere burua lotzen duen gizasemeak ezin izango du bere hitza jan: zehatz-mehatz beteko du hitzemana.

4. «Eman dezagun, Jaunari botoa egin edo bere burua edozein konpromisoz lotu duena, oraindik aitaren etxean bizi den neskatxa dela.

5. Aitak, jakinaren gainean egonik, deus ere esaten ez badio, boto eta konpromiso guztiak baliozkoak izango dira.

6. Baina aitak, jakitean, onirizten ez badie, boto eta konpromiso haiek guztiak hutsean geldituko dira; haietatik libre utziko du Jaunak neskatxa, aitak oniritzirik eman ez diolako.

7. «Eman dezagun, neskatxa, artean botoz edo ongi pentsatu gabe harturiko konpromisoz lotua dagoelarik, ezkondu egiten dela.

8. Senarrak, horren berri jakitean, deus ere esaten ez badio, boto nahiz konpromisoak baliozkoak izango dira.

9. Baina senarrak, jakitean, onirizten ez badie, baliogabeturik geldituko da emazteak eginiko boto nahiz ongi pentsatu gabe harturiko konpromisoa; Jaunak libre utziko du haietatik.

10. «Alarguntsaren nahiz senarrak zapuztutako emakumearen botoa nahiz edozein konpromiso baliozkoa izango da.

11. Eman dezagun, ordea, emazteak, artean senarraren etxean bizi dela, botoz nahiz edozein zin-hitzez bere burua lotzen duela.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 30