Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 3:39-50 Elizen Arteko Biblia (EAB)

39. Moisesek eta Aaronek senitarteka erroldatu zituzten lebitarrak, Jaunaren agindura. Hilabetez gorako gizonezkoak 22.000 ziren guztira.

40. Jaunak esan zion Moisesi: «Egizu israeldarren lehen-semeen izen-bilketa, hilabetez gorako gizonezkoak erroldatuz.

41. Eta bereiz iezazkidazu lebitarrak, israeldar lehen-semeen ordez. Neu naiz Jauna. Halaber, bereizi lebitarren abereak, israeldarren lehen abere-kumeen ordez».

42. Moisesek israeldarren lehen-semeen izen-bilketa egin zuen, Jaunak agindu bezala.

43. Izen-bilketan, hilabetez gorako israeldar gizonezkoak 22.273 ziren.

44. Jaunak esan zion Moisesi:

45. «Hartu lebitarrak israeldarren lehen-seme guztien ordez eta lebitarren abereak israeldarrenen ordez: neureak ditut lebitarrak. Neu naiz Jauna.

46. Israeldarren lehen-semeak lebitarrak baino 273 gehiago direnez, soberako horiek berreskuratzeko,

47. bakoitzarengatik zilarrezko bost txanponeko ordaina eskatuko duzu, santutegiko pisu-neurriaren arabera, oin-txanpona hamar gramokoa delarik.

48. Soberako lehen-semeak berreskuratzeko ordain-dirua Aaroni eta beronen semeei emango diezu».

49. Hartu zuen Moisesek lebitarrak baino gehiago ziren lehen-semeak berreskuratzeko ordain-dirua:

50. zilarrezko 1.365 txanpon hartu zituen, santutegiko dirutan, israeldarren lehen-semeen izenean.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 3