Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 28:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. bata goizean eskainiko da eta ilunabarrean bestea;

5. eta labore-opari gisa, litro eta erdiren bat oliotan oraturiko lau kilo ogi-irin garbi.

6. Hori da eguneroko erre-oparia, Sinai mendian egin ohi zenaren erakoa: Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duena.

7. Lehenengo arkumearekin batera, litro eta erdi ardo eskainiko da isur-oparitzat; isur-oparia santutegian eskainiko zaio Jaunari.

8. Bigarren arkumea ilunabarrean eskainiko da isur-opari berarekin, eta Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 28