Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 25:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Israeldarrak Xitimen etxolatu ziren. Han emakume moabdarrekin hasi ziren harremanetan;

2. beren jainkoei eskaintzen zizkieten sakrifizioetara gonbidatu zituzten moabdarrek, eta israeldarrek haien otordu sakratuetan parte hartu zuten eta haien jainkoak gurtu;

3. honela, Baal-Peorren kultuetara makurtu zen herria eta Jaunaren haserre-sua piztu zen Israelen aurka.

4. Jaunak esan zion Moisesi: «Bildu herriko buruzagiak eta urka itzazu nire aurrean egun-argitan, nire haserre-sua Israeldik aldentzeko».

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 25