Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 24:13-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. «Nahiz eta Balakek jauregia bete zilar eta urre eman, ezin dut neure kabuz ezertxo ere egin, ez onik, ez txarrik, Jaunaren aginduaren kontra».

14. Neure aberrira itzuliko naiz, bai; baina hori baino lehen, herri horrek etorkizunean zuen herriari egingo diona azalduko dizut.

15. Orduan, bertso hauek abestu zituen:«Hona hemenBeor-en seme Balaamen,begirada argiko gizonaren, mezua;

16. hona hemen estasian,begiak zabal-zabal,Jainkoaren hitza entzun,Goi-goikoaren egitasmoa ezagutueta Ahaltsuaren agerpenakdituenaren mezua.

17. Ikusten ari naiz,baina ez da orain gertatuko;begi aurrean dut,baina ez da berehala beteko:Jakoben herritik izarra sortzen da,Israeldik errege-makila ateratzen;Moaben bekokia zanpatzen du,Seten ondorengoenburezurra xehatzen.

18. Edom konkistatuko du,beronen Seir lurraldeaz jabetuko:Israelek garaipena lortuko du.

19. Jakoben herritik sortzen damenderatzailea: etsaien hirietanbizirik geldituak garbitzen ditu».

20. Gero, Balaamek Amalek ikusi eta bertso hauek abestu zituen:«Herrietan lehena, Amalek!Haren etorkizuna, ordea,hondamendi!»

21. Kendarrak ere ikusi eta bertso hauek abestu zituen:«Zuen egoitza sendoa,zuen habia harkaitzean kokatua!

22. Baina zuen habia suak irentsiko dueta Axurrek gatibuhartuko zaituzte».

23. Azkenik, bertso hauek abestu zituen:«Ai ene! Nor aterako da bizirikJainkoak ekingo dionean?

24. Ontziak datoz Zipre aldetik,Axur eta Eber zanpatuko dituzte,baina beraiek erehondatuak gertatuko dira».

25. Ondoren, Balaam bere herrialdera itzuli zen, eta Balak ere bere bidetik joan zen.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 24