Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 23:7-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Orduan, bertso hauek abestu zituen Balaamek:«Mesopotamiatik etorrarazi nau Balakek,ekialdeko mendietatikMoabeko erregeak:“Zatoz, madarika ezazu Israel,gaitzetsi Jakoben herria!”

8. Baina nola madarikatuJainkoak madarikatu ez duena?Nola gaitzetsiJaunak gaitzetsi ez duena?

9. Harkaitz garai hauetatik ikusten dut,muino gainetik begi-bistan dut:horra hor, aparte bizi den herria,besteekin nahastu gabea!

10. Hautsa bezainbat dira:nork zenbatuJakoben ondorengoak?Nork jakinisraeldar multzoaren kopurua?Gizon zintzo horien heriotza,horiena bezalako azkena,opa diot neure buruari».

11. Orduan, Balakek esan zion Balaami:—Baina, zer egin didazu? Etsaiak madarikatzeko ekarri, eta zuk bedeinkazioz bete?

12. Balaamek erantzun:—Jaunak adierazitakoa behar dut esan.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 23