Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 23:15-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Balaamek esan zion Balaki: «Zaude hor erre-oparien ondoan, ni Jaunarekin egotera noan bitartean».

16. Jaunak, bidera irtenik, esan behar zituen hitzak adierazi zizkion Balaami eta Balakengana itzultzeko agindu.

17. Itzuli zen Balakengana eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagiekin. Balakek galdegin zion:—Zer dio Jaunak?

18. Orduan, Balaamek bertso hauek abestu zituen:«Entzun arretaz, Balak,Tziporren seme hori!

19. Jainkoa ez da gizakiagezurretan jarduteko,ez da erabakiaz damutzengizasemeak bezala.Mintzatzen ote daeta esana egiten ez?Hitza ematen ote,eta bete gabe uzten?

20. Bedeinkatzeko agindua dut,Jaunak bedeinkatu egin baitu.Nik ezin atzera egin!

21. Ez du okerrik aurkitu Israelen,gaiztakeriarik ez Jakoben herrian.Jauna, bere Jainkoa, berekin du,errege bezalagoraipatzen du herriak.

22. Jainkoak atera zuen Egiptotik,bufaloarena bezalakoindar izugarriz.

23. Ez da aztikeriazko igarpenik,ez eta madarikazio-hitzik,Israelen kontra balio duenik.Bere garaian jakin ohi duJakoben herriakJaunak beraren alde egina.

24. Lehoia bezala altxatu da herria,ez du berriro atseden hartuko,harrapakina irentsieta biktimen odola zurrupatu arte».

25. Orduan, Balakek esan zion Balaami:—Madarikatuko ez baduzu ere, ez bedeinkatu behintzat!

26. Balaamek erantzun zion:—Ez al dizut esan, Jaunak adierazitako guztia eginen dudala?

27. Balakek esan zion Balaami: «Zatoz, beste leku batera eraman behar zaitut. Agian, Jainkoak ez du eragozpenik izango handik Israel madarika dezazun».

28. Basamortuaren gain zegoen Peor mendi-gailurrera eraman zuen.

29. Balaamek esan zion: «Eraiki hemen ere zazpi aldare eta prestatu zazpi zekor eta zazpi ahari».

30. Hala egin zuen Balakek, eta zekor eta ahari bana eskaini zituen aldare bakoitzean.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 23