Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 22:33-41 Elizen Arteko Biblia (EAB)

33. Astemeak ikusi eta hiru bider saihestu nau. Bestela, hila zintudan dagoeneko, bera bizirik utziko nuelarik.

34. Balaamek erantzun zion Jaunaren aingeruari:—Oker jokatu dut! Ez nekien bidea oztopatzen zidana zeu zinenik. Baina nire bidaia atsegin ez bazaizu, itzuli egingo naiz.

35. Jaunaren aingeruak erantzun:—Zoaz gizon horiekin, baina nik adierazitakoa bakarrik esango duzu.Horrela, Balaken buruzagiekin joan zen Balaam.

36. Balaam zetorrela jakitean, bidera irten zitzaion Balak, Edom lurraldeko muga-ertzean, Arnon erreka ondoan, zegoen Ar hirira,

37. eta esan zion:—Behin eta berriro bidali dizkizut mezulariak deitzera; nola ez zara lehenago etorri? Zu ohorez betetzeko gauza ez naizela uste al duzu?

38. Balaamek erantzun zion:—Orain hemen nauzu! Baina, zer esan dezaket? Jainkoak ahoan jarriko dizkidan hitzak bakarrik esan ditzaket.

39. Gero, Balaam Kiriat-Hutzotera joan zen Balakekin.

40. Han behiak eta ardiak hil zituen Balakek, eta Balaami eta lagun zituen buruzagiei eraman zien haragia.

41. Biharamun goizean, Baal izeneko mendira igo zen Balak erregea Balaamekin. Handik israeldar kanpalekuaren ertz bat ikus zitekeen.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 22