Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 2:8-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. haren gudari-taldeak 57.400 gizon dituelarik.

9. Judaren kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 186.400 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, hauek joango dira buruan.

10. «Hegoaldean Rubenen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Rubendarren buruzagia Xedeurren seme Elitzur izango da,

11. haren gudari-taldeak 46.500 gizon dituelarik.

12. Rubenekin batera Simeon eta Gaden leinuak etxolatuko dira. Simeondarren buruzagia Tzurixadairen seme Xelumiel izango da,

13. haren gudari-taldeak 59.300 gizon dituelarik.

14. Gadtarren buruzagia Reuelen seme Eliasaf izango da,

15. haren gudari-taldeak 45.650 gizon dituelarik.

16. Rubenen kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 151.450 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, bigarren joango dira.

17. «Ondoren, elkarketa-etxola eta lebitarrak joango dira beste kanpamenduen erdian. Etxolatu ziren ordenaren arabera abiatuko dira, kanpamendu bakoitza bere banderaren atzetik.

18. «Mendebaldean Efraimen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Efraimdarren buruzagia Amihuden seme Elixama izango da,

19. haren gudari-taldeak 40.500 gizon dituelarik.

20. Efraimekin batera Manases eta Benjaminen leinuak etxolatuko dira. Manasestarren buruzagia Pedahtzurren seme Gameliel izango da,

21. haren gudari-taldeak 32.200 gizon dituelarik.

22. Benjamindarren buruzagia Gideoniren seme Abidan izango da,

23. haren gudari-taldeak 35.400 gizon dituelarik.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 2