Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 2:24-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Efraimen kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 108.100 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, hirugarren abiatuko dira.

25. «Iparraldean Danen banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin. Dandarren buruzagia Amixadairen seme Ahiezer izango da,

26. haren gudari-taldeak 62.700 gizon dituelarik.

27. Danekin batera Axerren eta Neftaliren leinuak etxolatuko dira. Axertarren buruzagia Okranen seme Pagiel izango da,

28. haren gudari-taldeak 41.500 gizon dituelarik.

29. Neftalitarren buruzagia Enanen seme Ahira izango da,

30. haren gudari-taldeak 53.400 gizon dituelarik.

31. Danen kanpamenduak 157.600 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, azken abiatuko dira, beren banderaren atzetik».

32. Horra hor israeldarren izen-bilketa senitarteka, kanpamenduen errolda gudari-taldeka: 603.550 gizon guztira.

33. Lebiren ondorengoak ez zituzten erroldatu beste israeldarrekin batera, Jaunak Moisesi agindu bezala.

34. Israeldarrak nor bere banderapean etxolatu eta abiatzen ziren, senitarteka eta familiaka sailkaturik, Jaunak Moisesi agindu bezala.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 2