Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 2:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:

2. «Israeldarrak nor bere leinuaren banderapean etxolatuko dira; kanpalekua elkarketa-etxolaren inguruan eratuko da, halako tarte bat utziz.

3. «Ekialdean Judaren banderapeko kanpamendua ezarriko da bere gudari-taldeekin.

4. Judatarren buruzagia Aminadaben seme Nahxon izango da, haren gudari-taldeak 74.600 gizon dituelarik.

5. Judarekin batera Isakar eta Zabulonen leinuak etxolatuko dira. Isakartarren buruzagia Tzuarren seme Netanel izango da,

6. haren gudari-taldeak 54.400 gizon dituelarik.

7. Zabulondarren buruzagia Helonen seme Eliab izango da,

8. haren gudari-taldeak 57.400 gizon dituelarik.

9. Judaren kanpamenduak, hiru gudari-talde biltzen dituelarik, 186.400 gizon ditu guztira. Ibilaldikoan, hauek joango dira buruan.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 2