Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 18:17-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Baina ez dute berreskuratuko behi, ardi nahiz ahuntzen lehen-kumerik: niretzat sagaratuak dira. Hil egingo dituzu, odola aldare gainean isuri eta gantza nire ohorez erre. Nik atseginez onartuko dut oparia.

18. Haragia zuretzat izango da, niri aurkezturiko bularra eta eskuineko izterra zuretzat diren bezala.

19. Israeldarrek opari sakratutzat niretzat bereizitako guztia, zuri eta zure ondorengoei, gizonezko nahiz emakumezkoei, ematen dizuet. Betiko lege izango duzue hau. Inola ere aldaezineko konpromisoa da, nik, Jaunak, zurekin eta zure ondorengoekin hartzen dudana».

20. Jaunak esan zion Aaroni: «Ez duzu lursailik izango zeure ondaretzat israeldarrei emango diedan lurraldean. Neu izango nauzu ondare eta mantenu beste israeldarren artean.

21. Israeldarren lurreko fruituen hamarrenak ematen dizkiet lebitarrei ondaretzat, elkarketa-etxolan betetzen duten zerbitzuaren ordain.

22. Gainerako israeldarrak ez dira elkarketa-etxolara hurbilduko, heriotza-zigorra lekarkiekeen bekatua egingo bailukete.

23. Lebitarrak arduratuko dira elkarketa-etxolako zerbitzuaz, eta beren hutsegiteen erantzule izanen dira. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun. Lebitarrek, beraz, ez dute Israelen lursailik izango ondare.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 18