Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 17:5-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Israeldarrentzat oroigarri zen hori, Aaronen ondorengo ez zen inor Jaunaren aurrean intsentsua erretzera hurbil ez zedin ohartarazteko; horrela, ez zitzaien gertatuko Koreri eta beronen taldekoei gertaturiko ezbeharra, Jaunak Moisesen bitartez aldez aurretik adierazitakoa.

6. Biharamunean, israeldar elkarte osoa Moises eta Aaronen aurka marmarrean hasi zen, esanez: «Jaunaren herria hiltzen ari zarete zuek».

7. Elkartea Moises eta Aaronen aurka biltzen ari zen. Hortan, elkarketa-etxolarantz begiratzean, lainoak estalia zuela ikusi zuten eta Jauna agertu zen aintzaz beterik.

8. Orduan, Moises eta Aaron elkarketa-etxolaren aurrera joan ziren,

9. eta Jaunak esan zion Moisesi:

10. «Urrundu elkarte honetatik, bat-batean birrinduko baitut».Moises eta Aaron lurreraino ahuspeztu ziren,

11. eta Moisesek esan zion Aaroni: «Hartu zeure errautsontzia, ipini bertan aldareko txingarrak eta bota gainean intsentsua; zoaz arin elkartera eta egizu haien aldeko barkamen-ohikunea, Jaunaren haserrea piztu baita eta hasia da izurria».

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 17