Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 17:14-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Honen ondorioz hilak 14.700 ziren, Koreren matxinadakoan hildakoak kontuan hartzeke.

15. Izurria bukatzean, elkarketa-etxolara, Moisesen ondora, itzuli zen Aaron.

16. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

17. «Esan israeldarrei ekartzeko leinu bakoitzeko makila bana, hamabi makila guztira. Leinuburuek ekarriko dituzte makilak, eta zuk leinuaren izena idatziko duzu makila bakoitzean;

18. Lebirenean Aaronen izena idatziko duzu, makila bakarra behar baita leinuburu bakoitzeko.

19. Elkarketa-etxolara eraman eta itun-agiriaren aurrean ezarriko dituzu, zuei elkartzen natzaizuen tokian.

20. Nik aukeraturiko gizonaren makila ernamuindu egingo da; horrela, behin betiko urrunduko ditut israeldarrek zuen aurka egiten dituzten marmarrak».

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 17