Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 17:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

2. «Esan Aaronen seme Eleazarri ateratzeko errautsontziak sutatik urrutira, sagaratuak baitaude, eta sakabanatzeko txingarrak.

3. Gizon horiek beren bekatuagatik bizia galdu badute ere, errautsontziak sagaratuak daude, nire aurrean intsentsua eskaintzeko erabili izan direlako. Egin errautsontzi horiekin aldarea estaltzeko xaflak; horrela, oharpide izango dira israeldarrentzat».

4. Beraz, hartu zituen Eleazar apaizak sutan hil ziren gizonek aurkeztutako brontzezko errautsontziak eta xaflak egin zituen aldarea estaltzeko.

5. Israeldarrentzat oroigarri zen hori, Aaronen ondorengo ez zen inor Jaunaren aurrean intsentsua erretzera hurbil ez zedin ohartarazteko; horrela, ez zitzaien gertatuko Koreri eta beronen taldekoei gertaturiko ezbeharra, Jaunak Moisesen bitartez aldez aurretik adierazitakoa.

6. Biharamunean, israeldar elkarte osoa Moises eta Aaronen aurka marmarrean hasi zen, esanez: «Jaunaren herria hiltzen ari zarete zuek».

7. Elkartea Moises eta Aaronen aurka biltzen ari zen. Hortan, elkarketa-etxolarantz begiratzean, lainoak estalia zuela ikusi zuten eta Jauna agertu zen aintzaz beterik.

8. Orduan, Moises eta Aaron elkarketa-etxolaren aurrera joan ziren,

9. eta Jaunak esan zion Moisesi:

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 17