Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 16:7-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. bertan sua egin eta intsentsua ezarriko duzue Jaunaren aurrean. Orduan azalduko da nor aukeratu duen Jaunak eta nor duen sagaratua. Aski da, lebitarrok!»

8. Gainera, esan zion Moisesek Koreri: «Entzun, lebitarrok!

9. Gutxi al deritzozue Israelgo Jainkoak herri osoaren artetik zuek hautatuak izateari, harengana hurbildu, Jaunaren egoitzako zerbitzuaren ardura izan eta herri osoaren izenean jarduteko?

10. Zuri eta lebitar guztioi berarengana hurbiltzeko eskubidea eman dizue Jaunak, eta apaizgoa nahi duzue oraindik?

11. Zu eta zure taldekoak Jaunaren kontra elkartu zarete! Nor da Aaron, beraren kontra jarduteko?»

12. Gero, Eliaben seme Datan eta Abirami dei egin zien Moisesek, baina haiek erantzun zuten: «Ez dugu joan nahi!

13. Gutxi al deritzozu esnea eta eztia darizkion lurraldetik gu ateratzeari, basamortuan hilarazteko? Eta oraindik ere guri agindu nahian al zabiltza?

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 16