Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 16:14-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Inondik ere ez gaituzu eraman esnea eta eztia darizkion lurraldera, ez diguzu soro eta mahastirik eman ondaretzat. Begien aurrean duguna ez ikustea nahi al duzu? Ba, ez, ez gara joango!»

15. Haserre-sutan jarri zen Moises eta esan zion Jaunari: «Ez onartu horien opariak! Nik ez diet ezertxo ere kendu, ezta asto bat ere; ez diet inolako kalterik egin!»

16. Moisesek esan zion Koreri: «Zu eta zure taldekoak aurkez zaitezte bihar Aaronekin batera Jaunaren aurrean.

17. Zure kide guztiek, nork bere errautsontzia hartu eta intsentsua ezarriz, Jaunaren aurrera eramango dituzte, berrehun eta berrogeita hamar errautsontzi guztira; zuk eta Aaronek ere, nork bere errautsontzia eramango duzue».

18. Hala egin zuten Kore eta taldekideek: nork bere errautsontzia hartu eta, sua eta intsentsua ipinirik, elkarketa-etxolaren sarreran jarri ziren. Han ziren Moises eta Aaron ere.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 16