Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 11:4-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Israeldarrekin elkartu zen arrotz-jendeari jateko gogoa bizkortu zitzaion, eta israeldarrak negarrez hasi ziren haiekin batera, esanez: «Haragi pixka bat bagenu behintzat!

5. Gogoan dugu Egipton doan jaten genuen arraina, baita hango pepino, meloi, porru, tipula eta baratxuriak ere!

6. Baina orain goseak hiltzen gaude, “mana” baino ikusten ez dugularik».

7. Txarrangil-haziaren itxurakoa zen mana, erretxina-kolorekoa.

8. Banatu egin ohi zen herria mana biltzeko, eta, errotan eho edo motroiloan xehatu ondoren, lapikoan egosi eta olio-opilen gustuko opilak egiten zituzten.

9. Gauez, kanpalekuan ihintza egitean, gainean agertzen zen mana.

10. Aditu zuen Moisesek herria, senitarteka bildurik, nor bere etxolaren sarreran negarrez ari zela. Jauna haserre-sutan zegoen; Moises ere mindurik zegoen,

11. eta esan zion Jaunari:—Zergatik hartu duzu hain gaizki zeure zerbitzari hau? Zergatik jarri nauzu zoritxarrean, herri honen zama neuri ezarriz?

12. Nik sortu ote dut, bada, herri hau? Nik ekarri ote mundura, esan diezadazun: «Hartzazu lepoan, inudeak haurtxoa bezala, eta eraman arbasoei hitzemandako lurraldera»?

13. Nondik aterako dut jende honi guztiari jaten emateko adina haragi? Gosea kentzeko haragi eske ari zaizkit negarrez.

14. Nik bakarrik ez nezake herri hau guztia eraman: zama astunegia da niretzat.

15. Horrela erabili behar banauzu, ken iezadazu bizia, arren, begiko banauzu bederen. Eta ez dut neure zori beltza gehiago jasan beharrik izango.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 11