Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 11:30-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

30. Gero, kanpalekuan bildu ziren Moises eta Israelgo herri-arduradunak.

31. Jaunak haizea atera zuen, eta haizeak, itsasaldetik joz, galeper-multzoa ekarri eta kanpaleku inguruan bota zuen: egun bateko bidea adinako luze-zabala estali zuten galeperrek kanpalekuaren inguru osoan, metro bat lodiko galeper-piloa zegoelarik.

32. Egun eta gau osoa eta biharamun osoa eman zuen herriak galeperrak biltzen. Gutxien jaso zuenak hamar gurdikada bildu zuen. Eta kanpalekuaren inguru osoan ezarri zituzten, lehortzeko.

33. Oraindik haragia hagin artean zerabiltela, biziki haserretu zen Jauna israeldarren aurka, eta izurri ikaragarriz zigortu zituen.

34. Leku hari Kibrot-Taaba —hau da, «Salokeri Hilobiak»— eman zioten izena, han lur eman baitzioten jan-irrika sartu zitzaion jendeari.

35. Kibrot-Taabatik Hatzerotera joan zen herria eta han gelditu.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 11