Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 7:9-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. «Honela dio Jaun ahalguztidunak: Epai ezazue zuzentasunez, izan on eta errukitsu;

10. ez zapaldu alargun, umezurtz, arrotz eta errukarriak; ez dezala inork lagun hurkoaren aurka kalterik asmatzen jardun».

11. Ez zuten, ordea, jaramonik egin; bizkarra eman zioten Jaunari, entzungor egin haren hitzari.

12. Gogortu egin zuten beren bihotza, Jaun ahalguztidunak, bere espirituaz, antzinako profeten bidez ematen zizkien irakaspen eta hitzak ez entzuteko. Orduan, haserre gorritan jarri zen Jaun ahalguztiduna,

13. eta esan zuen: «Nik dei egitean entzun ez zutenez, nik ere ez diet entzungo beraiek niri dei egitean.

14. Herri ezezagunetan sakabanatu nituen; haien atzean lurra soil geratu zen, bizilagunik eta ibiltaririk gabe. Hara lur bikaina lur gorri bihurtua!»

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 7