Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Zortzigarren ikuskaria: lau gurdiak

1. Begiak berriro jaso eta lau gurdi ikusi nituen bi mendiren artetik agertzen; mendiak brontzezkoak ziren.

2. Lehenengo gurdiko zaldiak gorriak ziren, bigarrengoak beltzak,

3. hirugarrengoak zuriak, eta laugarrengoak nabarrak.

4. Adierazpenak ematen zizkidan aingeruari galdetu nion:—Zer esan gura dute, jauna?

5. Aingeruak erantzun zidan:—Zeruko lau haizeak dira: mundu osoaren Jabearen zerbitzuan daude, eta orain badoaz.

6. Zaldi beltzen gurdia iparraldeko lurralderantz, zaldi zuriena haien atzetik, eta nabarrena hegoaldeko lurralderantz.

7. Zaldiak bizi-bizi atera ziren, lurra arakatzeko prest. Jaunak agindu zien:—Joan eta zeharkatu lurbira osoa.Horixe egin zuten.

8. Eta Jaunak dei egin eta esan zidan:—Hara, iparralderantz atera direnek baretu dute nik iparraldeko lurraldearen aurka dudan haserrea.

Josue koroatua

9. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

10. «Zoaz gaur berton Sofoniasen seme Josiasen etxera eta hartu Heldai, Tobias eta Jedaiasen, Babiloniatik itzuli diren erbestetu horien, emaitzak.

11. Har itzazu urrea eta zilarra, egizu koroa eta ezarri buruan Jotzadaken seme Josue apaiz nagusiari.

12. Eta adierazi berari Jaun ahalguztidunak dioena:«Hona “Ernamuin”deitua den gizona;horren etorrerandena erneberrituko da;berriro jasoko duJaunaren tenplua.

13. Bera da Jaunaren tenpluajasoko duena;ohorez betea izango daeta errege-aulkian jesarrikogobernatzeko;apaiza ere bere aulkian jesarriko da,eta zeharo bat etorriko dira biak.

14. Koroa Jaunaren tenpluangeratuko da,Heldaik, Tobiaseketa Jedaiasek egindakoareneta Sofoniasen seme Josiasenbihotz-zabalaren oroigarritzat.

15. Jaunaren, zeuen Jainkoaren, esanabenetan betetzen baduzue,urruti daudenak ere etorriko diraJaunaren tenplua jasotzera».Orduan jakingo duzueJaun ahalguztidunakbidali nauela zuengana.