Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 4:6b-10a Elizen Arteko Biblia (EAB)

6b. Aingeruak Jaun ahalguztidunaren hitzok Zorobabeli adierazteko agindu zidan: «Zeure eginkizuna ez duzu boterez, ez indarrez beteko, nire espirituaz baizik.

7. Eta hi, mendia besteko harri-multzo hori, berdindu egingo hau Zorobabelek. Honek aterako du tenplua burutuko duen harria. Orduan, jendeak honela egingo du deiadar: Hori bai ederra, hori!»

8. Beste mezu hau ere eman zidan Jaunak:

9. «Zorobabelek bere eskuz jarri zituen etxe honen oinarriak eta bere eskuz burutuko du etxea». Orduan jakinen duzue Jaun ahalguztidunak bidali nauela zuengana.

10a. Hasiera apala arbuiatzen zuena ere poztu egingo da, tenplua burutuko duen harria Zorobabelen eskuetan ikustean.

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 4