Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 3:6-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Gero, Jaunaren aingeruak iragarpen hau egin zion Josueri:

7. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Nire bidetik ibilieta nire aginduak betetzen badituzu,neure tenpluko zuzendariizango zaitut,bertako atarien zaindari;neure aurrean zerbitzari ditudanhauen mailako egingo zaitut.

8. «Entzun, bada, zuk, Josue apaiz nagusi horrek, eta entzun bezate zure apaiz-laguntzaileok, ernetzeko dagoen salbamenaren aurre-ezaugarri direnok: Nik neure morroi “Ernamuin” ekarriko dut.

9. Horra Josueri aurkezten diodan harria, bakarra eta zazpi begiduna. Idazkun bat ezarriko diot, eta egun bakar batean ezereztuko dut lurralde honen bekatua. Hala diot nik, Jaun ahalguztidun honek.

10. Egun hartan mahats-parra eta pikondopera gonbidatuko duzue elkar».

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 3