Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 3:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gero, Jaunak Josue apaiz nagusia erakutsi zidan, Jaunaren aingeruaren aurrean zutik. Josueren eskuinaldean Satan etsaia zegoen salatari.

2. Jaunaren aingeruak esan zion Satani: «Isilaraz hazala Jaunak, Satan, isilaraz hazala Jerusalem aukeratu duen Jaunak. Josue sutatik ateratako ilintia bezala da».

3. Josue, hain zuzen, soineko zikinez jantzia zegoen, aingeruaren aurrean zutik.

4. Aingeruak bere aurrean zeudenei esan zien: «Erantzi horri soineko zikina!» Eta Josueri esan zion: «Begira, zuregandik bekatua aldendu eta jai-soinekoz janzten zaitut».

5. Aingeruak esan zuen: «Jar iezaiozue buruan buruzapi garbi bat». Jarri zioten buruzapi garbia, eta jai-soinekoa jantzi.

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 3