Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 11:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zabaldu zeure ateak, Libano,eta irents bitza suakzure zedroak.

2. Egizu intziri, zipres horrek,zedroa erori egin baita,soildu egin dituztezuhaitzik garaienak;egin intziri, Baxango arteok,erori egin baita oihan trinkoa.

3. Intzirika ari dira herrien artzainak,ezereztua baitute beren ospea;orroka ari dira lehoiak,hondatua baitaJordan inguruko edertasuna.

4. Honela dio Jaunak, nire Jainkoak: «Zaindu hiltzeko diren ardiak.

5. Erosleek errudun sentitu gabe hiltzen dituzte; saltzaileek, berriz, honela diote: “Bedeinkatua Jainkoa! Aberasten ari naiz!” Artzainek berek ere ez dute ardien errukirik.

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 11