Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 1:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Darioren erregealdiko bigarren urtean, zortzigarren hilean, Idoren seme zen Berekiasen seme Zakarias profetari mintzatu zitzaion Jauna.

2-3. Israeldarrei mezu hau iragartzeko agindu zion Jaun ahalguztidunak: «Ni, Jauna, oso haserre jarri nintzen zuen arbasoen aurka. Zuek, hala ere, itzul zaitezte niregana eta itzuliko naiz ni zuengana. Hala diot nik, Jaun ahalguztidun honek.

4. Ez zaitezte izan zeuen arbasoen antzeko. Orduko profetek ere hots egiten zieten Jaun ahalguztidunaren dei hau: “Itzul zaitezte zuen bide eta egintza gaiztoetatik”. Baina ez zidaten entzun, ezta jaramonik egin ere. Hala diot nik, Jaun honek.

5. Non dira orain zuen arbasoak? Eta profetak betiko bizi ote dira?

6. Nire zerbitzari profetei eman nizkien hitz eta aginduek, ordea, zentzarazi zituzten azkenik zuen arbasoak. Eta itzuli egin ziren niregana, aitortuz, nik, Jaun ahalguztidun honek, beren bide eta egintzen arabera erabili nituela, erabakia neukanez».

7. Darioren erregealdiko bigarren urtean, Xebat deritzan hamaikagarren hilaren hogeita lauan, Idoren seme zen Berekiasen seme Zakarias profetari mezua eman zion Jaunak. Hona Zakariasen azalpena.

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 1