Itun Zaharra

Itun Berria

Sofonias 1:1-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hona hemen Jaunak Sofoniasi zuzendu zion mezua, Amonen seme Josias Judako errege zela. Sofonias Kuxiren semea zen, hau Gedaliasena, hau Amariasena eta hau Ezekiasena.

2. Honela dio Jaunak:«Lurrean den guztia suntsituko dut:

3. gizaki eta abere,hegazti eta arrain.Gaizkileei estropezu eragingo diet,eta gizakia lurretik garbituko.

4. «Judaren aurka eta Jerusalemgobizilagun guztien aurkaluzatuko dut eskua.Baalen kultuaren aztarnakleku honetatik garbituko ditut,baita haren zerbitzari eta apaizenoroitzapena ere.

5. Etxe gainetan ortziko izarrakgurtzen dituztenak garbituko ditut,baita, ni gurtzeko zin-hitza emanik,Milkom jainkoaren izeneanzin egiten dutenak ere;

6. orobat garbituko ditut,niri, Jaun honi, bizkar emanik,bilatzen ez nautenaketa niregana jotzen ez dutenak».

7. Isilik Jainko Jaunaren aurrean,Jaunaren eguna gainean baita!Prestatua du Jaunak sakrifizioa,sagaratu ditu bertara deituak.

8. Honela dio Jaunak:«Sakrifizio-egunean zigortuko ditutburuzagiak eta erregearen etxekoaketa atzerriko erarajantzita dabiltzanak.

9. Egun hartan zigortuko ditut, baita,atalarri gainetik salto egineztenplura sartzen direnaketa beren Jaunaren etxeagogorkeriaz eta iruzurrezirabazitakoarekinbetetzen dutenak».

10. Honela dio Jaunak:«Egun hartan garrasiakizango dira Arrain-atean,aieneak Hirialde Berrian,burrunba handia mendixketan.

11. Egin aiene,Hiri barreneko bizilagunak,merkatarienak egin baitu,dirudunak galduak baitira.

Irakurri kapitulu osoa Sofonias 1