Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 99:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Errege ahaltsu zara, justiziazale:zuk ezarri duzu zuzenbidea munduan,zuk egiten justizia eta zuzenbidea Israelen.

5. Goratu Jauna, gure Jainkoa,ahuspeztu haren oin-aulki aurrean! Santua da bera!

6. Haren apaizen artean ziren Moises eta Aaron,haren izenari dei zegiotenen artean Samuel:dei egiten zioten Jaunari, eta hark erantzun.

7. Laino-adarretik hitz egin zien,eta haiek gorde haren aginduak eta eman zien legea.

8. Jauna, gure Jainkoa, zuk erantzuten zenien, bai,Jainko barkabera izan zinen haientzat,beren gaiztakerietatik garbituz.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 99