Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 96:2-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. kanta Jaunari, bedeinka haren izena!Hots egin egunez egun salbatzaile dela,

3. zabaldu haren ospea atzerrietan,haren mirariak herri guztietan!

4. Handia baita Jauna, guztiz goresgarria,jainko guztien aldean beldurgarria.

5. Huts dira atzerritarren jainko guztiak;Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.

6. Distira eta handitasuna ditu inguruan,indarra eta edertasuna haren santutegian.

7. Goretsi Jauna, munduko herriok,goretsi Jaunaren ospea eta indarra,

8. goretsi Jaunaren izen ospetsua!Sartu haren aurrera eskaintzak eramanez,

9. adora Jauna, bere santutasunez agertzean.Ikara zaitezte haren aurrean, lurtar guztiok!

10. Esan nazioen artean: «Errege da Jauna!Sendo ezarri du mundua, ez du koloka egingo;herriak zuzenbidez epaitzen ditu».

11. Poz bedi zerua, alaitu lurra,egin beza burrunba itsasoak eta bertako guztiak,

12. egin festa landa zabalak eta bertan dagoenak,poz-oihu basoko zuhaitzek oro,

13. badatorren, lurra gobernatzera datorren Jaunaren aurrean.Justiziaz gobernatuko du mundua eta leialtasunez herriak.

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 96