Itun Zaharra

Itun Berria

Salmoak 94:16-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Nork defendatu nau gaizto horien aurka?Nor alde atera gaizkile horien kontra?

17. Jaunak lagundu ez balit,herio-isilpean nengokeen dagoeneko.

18. Erortzear nagoela uste dudanean,zure maitasunak eusten dit, Jauna.

19. Bihotza kezkaz betea izan arren,zeure kontsolamenduaz gozatzen nauzu.

20. Lagun izango ote dituzu epaile makurrak,legea mespretxatuz zorigaitza sortzen dutenak?

21. Zintzoari erasotzen diote, hiltzeko,errugabea heriotzara kondenatzen.

22. Baina nik Jauna dut ihesleku,Jainkoa neure babes-harkaitz.

23. Beren bidegabekeriaren ordaina emango die,beren gaiztakeriengatik suntsituko ditu:gure Jainko Jaunak suntsituko ditu!

Irakurri kapitulu osoa Salmoak 94